2010/03/03

Du`ā saḥar - Goiztiriko Erregua



Muhammad al-Bāqir-ek (126/743) Ramadanerako (barau aldirako) egindako otoitza.

Maddi Bediagak itzulia, Stephen N. Lambdenen itzulpenetik
Donostian, 2010eko martxoan.

Hurrengo paragrafoa Muhammad Baqir Majlisī-ren (1111/1699-1700) Kitāb Zad al-ma'ād (Azken aldirako bizkar-zorroa) liburukoa da, bertan Du'ā al-Saḥar otoitzaren aurkezpena egiten du.

Berorren santutasunak Muhammad Bāqir [laugarren] Imanak [126/743] goizero errezitatzen omen zuen erregu (du’a) txit errespetagarri hau, ‘Ali al- Riḍā [hamargarren] Imanak [ 203/818] esaten zuenaren arabera. Hark esaten zuenez, ezagutuz gero erregu honen handitasuna eta zeinen azkar erantzuten dion Jainkoak erregu honi, jendea ezpatak hartzeko prest egongo litzateke erregua eskuratzearren; eta zin egingo banu Jainkoaren Izenik Handiena otoitz honetan dagoela, egia esango nuke. Beraz, erregu hau errezitatzen duzunean, egizu konzentrazio eta umiltasun osoz, eta ezkutuan gorde Bereak ez direnetatik [adib. Xiiak ez direnetatik]... (Majlisī, K. Zad, mss. folio 63b).



(Al-bahā') Edertasun Loriatsuaren Erregua

[1]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Bahā'-gatik (Ospe) bere osperik handienean (abhā')
Zure Ospe (bahā') guztia ospetsua (bahiyy) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Ospe (bahā') betearengatik


[2]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Jamāl-agatik (Edertasuna) bere ederrenean (ajmal)
Zure Edertasun (jamāl) guztia ederra (jamīl) baita benetan
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Edertasun (jamāl) betearengatik.

[3]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Jalāl-agatik (Aintza) bere aintzarik gorenean (ajall)
Zure Aintza (jalāl) guztia Aintzatsua (jalīl) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Aintza (jalāl) betearengatik.

[4]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure 'Azamat-agatik (Handitasuna) bere Handienean (a`zam)
Zure Handitasuna (`azamat) Handia (`Azim) baita benetan
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Handitasun ('azamat) betearengatik

[5]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Nūr-agatik (Argia) bere argitasun (anwār) guztiaren bitartez.
Zure Argia (nūr) Argitsua (nayyīr) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Argi (nūr) betearengatik

[6]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Rahmat-agatik (Errukiortasuna) guztiz orohartzailea (awsa`)
Izan ere, Zure Errukia (raḥmat) Orobesarkatzailea baita ( wāsi`a).
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Erruki (rahmat) betearengatik.

[7]
Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Kalimāt-agatik (Hitzak) beraien Hobezintasunean (atamm)
Zure Hitzak (kalimāt) Osoak (tāmmat) baitira benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Hitz (kalimāt) guztiengatik.

[8]
Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Kamāl-agatik (Hobezintasuna) bere Hobezintasun absolutuan (akmal)
Zure Hobezintasuna (kamāl) Hobezina (kāmil) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Hobezintasun (kamāl) betearengatik.

[9]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Asmā'-gatik (Izenak) beraien Handigo gorenari (akbar) jarraituz 
Zure Izen guztiak itzal handikoak (kabīr) baitira benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Izen (asmā') guztiengatik.

[10]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure 'Izzat-agatik (Indarra) bere Indartsuenean (a'azza)
Zure Indarra ('izzat) indartsua ('azīz) baita benetan
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Indar ('izzat) osoarengatik.

[11]
Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Mashiyya[t]-agatik (Borondatea) bere Behin betikotasunik osoenean (amḍā)
Zure Borondatea (mashiyya[t]) behin betikoa baita benetan (māḍiyat).
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Borondate (mashiyya[t]) osoarengatik.

[12]
Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Qudrat-agatik (Ahala) gauza guztiak estaltzen dituena Zure Ahala (qudrat) Guztiz Menderatzailea (mustatīlat) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Ahalaren (qudrat) betetasunarengatik.

[13]
Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure 'Ilm-agatik (Ezagutza) bere Zorrotzenean (anfad)
Zure Ezagutza ('ilm) guztia Zorrotza (nāfid) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Ezagutza ('ilm) osoarengatik.

[14]
Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Qawl-agatik (Mintzamena) bere Xarmarik handienean (ardā)
Zure Mintzamena (qawl) bereziki Zoragarria (raḍiyy) baita.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Mintzamen (qawl) osoarengatik.

[15]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Masā'il-agatik (Galderak), Zure alderik Atseginena (ahabb)
Zuri Dagokizun (masā'il) guztia maitagarria (habīb) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zuri dagokizun (masā'il) guztiarengatik.

[16]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Sharaf-agatik (Ohorea) Ohoretsuena (sharaf) dena,
Zure Ohorea (sharaf) Ohoretsua (sharīf) baita benetan
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Ohore (Sharaf) osoarengatik.

[17]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Sulṭān-agatik ("Burujabetza") bere Iraunkortasun (adwam) luzeenean
Zure Jabetza (sulṭān) Iraunkorra (dā'im) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Jabetzaren (sulṭān) absolutuarengatik.

[18]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Mulk-agatik (Ahalmena) bere Bikaintasunean (afkhar)
Zure Ahalmena (mulk) Bikaina (fākhir) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Ahalmen (mulk) betearengatik.

[19]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure `Ulūww-agatik (Gorentasuna) bere Goi-goienean (a`lā)
Zure Gorentasuna (`ulūww) Goi-goikoa (`āl[īn]) baita benetan
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Gorentasun (`ulūww) betearengatik.

[20]

Ene Jainkoa!
Arren dagizut Zure Mann-agatik (Ontasuna) bere Betidanikorik aspaldikoenean (aqdam)
Zure Ontasun guztia (mann) Betidanikoa (qadīm) baita benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Ontasun (mann) betearengatik.

[21]

Ene Jainkoa!,
Arren dagizut Zure āyāt-agatik (Bertsuak/Aztarnak) beraien Zintzotasunik handienean (akram)
Zure Bertsuak (āyāt) Preziatuak (karīm) baitira benetan.
Ene Jainkoa! Egiaz, arren dagizut Zure Bertsu (āyāt) guztiengatik.

[22]

Arren dagizut, egiaz, ene Jainkoa!
Omena (sha'n) eta Ahalguztia (jabarūt) duzun horrengatik, erregutzen dizut ezaugarri bakoitzarengatik eta Ahalguztiaren (jabarūt) neurriarengatik, aurrekoari jarraituz erantzun diezadazula erregua egiten dizudan unean bertan!
Zeuk erantzuten baitidazu, ene Jainkoa!


[Orain eskatu eskatzekoa, ausaz agindua baita]

0 comentarios: