2010/04/05

Avalokiteshvararen mantra


GUPIDAREN EGUNEAN






Om, lotoan dagoen bitxiari, hum

OM MANI PADME HUM

OM silabak: eskuzabaltasuna garatzen du; harrokeria garbitzen.
MA silabak: etikotasuna garatzen du; inbidia eta lizunkeria garbitzen.
NI silabak: jasankortasuna lantzen du; pasioak eta desirak garbitzen.
PAD silabak: ardura garatzen du; ezjakintasuna eta aurreritziak garbitzen.
ME silabak: Uko egitea garatzen du; pobrezia eta posesibotasuna garbitzen.
HUM silabak: jakituria garatzen du; gorrotoa eta oldartasuna garbitzen


Oi ene mirabe!
Garbitu zure bihotza gaizkinahitik, eta, bekaitzetik errugabe, sar zaitez santutasunaren jainkozko gortean. (Bahá'u'lláh, Hitz Ezkutuak)

Mitoa:
Mahayanako sutretan kontatzen denez, duela konta ezin ahal aro, mila printzek buda bilakatzeko botoa egin zuten. Horietako batek erabaki zuen Sidharta Gautama izeneko Buda bilakatzea.

Avalokiteshvarak, aldiz, botoa egin zuen argiztapenari ez ziola helduko harik eta beste mila printzek buda bilakatzen ziren bitartean. Bere gupida hain zenez handia, boto egin zuen ere izaki kontzientziadun guztiak samsararen erreinu guztietatik askatuko zituela, eta horretarako eskari hau egin zuen hamar zuzenbideetako buden aurrean: "Izaki guztiak lagun ahal ditzadala, eta inoiz lan handi horrekin nekatuko banintz, nire gorputza mila zatitan hauts dadila."

Kontatzen dutenez, lehendabizi, infernuetako erreinuetara jaitsi zen; eta gero, poliki-poliki, espiritu gosetien mundura igo zen, eta horrela jarraitu zuen mailaz maila jainkoen erreinura iritsi arte. Han zegoela, beheraka begiratu zuen eta atsekabez ohartu zen nahiz eta ezin konta ahala izaki infernutik askatu zituen, beste horrenbeste erortzen jarraitzen zutela. Horrek atsekaberik handienean murgildu zuen, eta, une batez, ia fedea galdu zuen egindako boto noblearegan, eta ondorioz gorputza mila zatitan lehertu zitzaion. Etsipenez, buda guztien laguntza eskatu zuen, eta haiek unibertsoko zuzenbide guztietatik etorri ziren sorostera, elur-bisuts moduan. Buden ahalmenez zati guztiak elkartu zituzten; eta, harez geroztik, Avalokiteshvarak hamaika buru eta mila beso izan zituen, eta esku ahur bakoitzean begi bat, jakituria eta baliabide praktikoen batasunaren ikur, benetako gupidaren ikur, alegia. Itxura horrekin, lehen baino dirdiratsuagoa zen, eta izaki guztiak laguntzeko ahalmen gehiago zuen, eta bere gupida handiagotzen zen behin eta berriro buda guztien aurrean botoa esaten zuen bitartean: Ez dezadala budaren azken egoerari heldu harik eta izaki kontzientziadun guztiek argiztapena lortzen duten bitartean.

Esaten dute ere, samsararen sufrimenduek eragindako atsekabeen ondorioz malkoak erori zitzaizkiola Avalokiteshvarari, eta buden onespenak malkoak bi Tara bilakatu ziren, Tara berdea, gupidaren indar aktiboa eta Tara zuria, gupidaren alde amatiarra. Tara izenak "askatzen duena" esan nahi du; samsararen itsaso bazterretik beste bazterrera eramaten gaituena.
Mahayanaren sutretan idatzita dago Avalokiteshvarak Budari bere mantra eman ziola, eta Budak trukean unibertsoko gizaki guztiei budatasuna lortzen laguntzeko zeregin noblea eman zion. Une hartan jainko guztiek loreen euria jaitsi arazi zuten haien gainera, lurrak dar-dar egin zuen eta haizeak durundatu honako soinu honekin: OM MANI PADME HUM HRIH.

Poema batek dioenez:
Avalokiteshvara ilargia bezalakoa da
bere argi freskoak samsararen su garrak itzaltzen ditu.
Bere izpien azpian, gupidaren lotoak, gauez loratzen denean,
petaloak guztiz irekitzen ditu

0 comentarios: