Bahá'u'lláh-k hiru Betebeharrezko Otoitz errebelatu zituen: Laburra, Ertaina eta Luzea. Hiru horietatik fededun bakoitzak egunero bat aukeratzen du errezitatzeko. Otoitz bakoitzak baditu errezitatzeko modu berezia.
Marco Abrar-en argazkia - Baha'iPictures.com
Betebeharrezko Otoitz Laburra
Ezagutu eta gurtu zaitzadan Zeuk sortu izan nauzun lekuko naiz ene Jainkoa! Aitortzen ditut une honetan nire ezintasuna eta Zure ahaltasuna, nire txirotasuna eta Zure aberastasuna.
Ez dago zu ez beste Jainkorik, Arriskuan Laguntzailea, Zure Izatez Irauten duzuna.
Betebeharrezko Otoitz Laburra 24 ordutik behin errezitatu behar da eguerdia eta ilunabarra artean. Fededuna bere gelan, edo bere baitan biltzeko leku apropos batean, zutik jarriko da qiblara begira, Akkako Santutegira begira, alegia, eta aurreko hitzak errezitatuko ditu.
(Baha'u'llah, Otoitzak eta Meditazioak)
0 comentarios:
Post a Comment