Laudorio Zuri, ene Jainkoa! Egun hauetan baraua betetzeko agindu diezu Zure aukeratuei, maitatuei eta zerbitzariei. Izan ere, baraua Zure erreinuko herrien argi bilakatu duzu, Betebeharrezko otoitza Zure batasuna onartzen dutenen igoerarako eskailera bilakatu duzun bezala.
Arren dagizut, ene Jainkoa, gizaterarako loria eta ohore bilakatu dituzun bi zutabe ahaltsu horiengatik, Zure erlijioa fedegabeen irainetatik eta gaiztakeriak egiten dituztenen azpijokoetatik aske gorde dezazula. Ene Jainkoa, Zeure indarra eta ahalguztiduntasunaren bitartez errebelatu duzun argia ez ezazu izkutatu. Zeure aginte eta subiranotasunarengatik lagun iezaiezu, bada, Zugan sinestu dutenei ikusgai zein ikusteinaren osteen bitartez.
Ez dago Zu ez beste Jainkorik, Ahalguztiduna, Ahaltsuena.
(Bahá'u'lláh)
0 comentarios:
Post a Comment